Zabalik dago ebaluazio hezitzaileari buruzko jardunaldietan izena emateko epea

Beharrezkoa al da ebaluazioa? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? LABek ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko lanketa egiten hasi nahi du, eta bide horretan jardunaldi batzuk antolatu ditu martxoaren 18rako, “Egungo eredua irauliz,ebaluazio hezitzailea iruten.Analisia, kritika eta alternatiba” izenburupean. Goizez izango dira, 9:30etik 13:30era, Hernaniko ORONA-IDEO gunean.

Modu telematikoan izena emateko aukera egongo da,lotura honetan.

Hezkuntza sistema propioaren bidean ardatzetako bat izaki, bestelako eredu baten bidean urratsak emateko beharra agerikoa da.

Jardunaldien helburua, bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen eta orohar jendartean eztabaida sustatutzea da, adostasunak iruten hasteko.

Jardunaldietako hizlariak ANE ABLANEDO (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), ALEXANDER BARANDIARAN (HUHEZI,Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta LORE ERRIONDO (UPV/EHU) izango dira.

Eskema klasikotik haratago, ponentzien aurkezpenean eredu dialogikoaren aldeko apustua egingo dugu. Beraz, Mikel Gartzia, ARGIAko kazetariaren galderen bitartez gidatuko da eztabaida eta bertaratutakoek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Gainera, hezkuntza esperientzia ezberdinen berri jasotzeko aukera izango da. Elorrioko Txintxirri ikastola eta Arrankudiagako eskolako esperientzien berri emango da.martxoak18jardunaldiak

Advertisements

LABek IRUTEN dinamika aurkeztu du

irutenarriagaLAB Irakaskuntzako arlo ezberdinetako langileek agerraldia egin genuen atzo Bilboko Arriaga plazan. Bertan ‘Euskal hezkuntza sistema iruten’ dinamika aurkeztu genuen. LABek ezinbesteko jotzen du “Euskal Herriak egun, zein etorkizun hurbilean, behar duen hezkuntza eredua gaurdanik “iruten” hastea”. Azken urteotan garatutako oinarrietan aurrera egin nahi du sindikatuak: “Inposizioak salatzeaz gain, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea”.

Iruten dinamikaren helburuak
• Euskal hezkuntzaren xedeez gaineko hausnarketa burutu.
• Hezkuntzaren baitan biltzen garenon arteko esperientziak ezagutu.
• XXI. mendeari so Euskal Herriak behar duen eskola ereduaren gaineko adostas
unak bildu.
• Hezkuntza Sistema Propioaren bidean tresna eraginkorrak osatu

Dinamika honek hezkuntzaren baitako “objektu izatetik, subjektu izaterako jauzia” ematea du xedea. “Hezkuntzarekiko ditugun beharrak, nahiak, ametsak, … egingarriak diren heinean, ez dugu uste modurik aproposena hezkuntza sailei so geratzea denik; eurak zer esango zain.

Guk geuk, herritarrok ere burutu beharko genituzke hausnarketak eta eztabaidak, denon artean adosteko eta eraikitzeko Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredua”.

Ainhoa Etxaide: “Desobedientziari daukan balioa emanez eta baimenik eskatu gabe irekiko dugu biderik emankorrena”

Hezkuntza sistemaren eraikuntzan “protagonista” izateko nahia azaldu zuen Ainhoa Etxaidek agerraldian. “Eragile” izateko gogoa, “ez gaude instituzio eta gobernuen esku uzteko prest”. Etxaideren aburuz, “protagonista izango bagara, urrats bat eman dugulako da, gure ekimenez eta inori baimenik eskatu gabe”. “Gure ustez, gure ekimenez denok batera urratsak emanez, desobedientziari daukan balioa emanez eta baimenik eskatu gabe irekiko dugu biderik emankorrena”. Irakurtzen jarraitu