HSP GUARDANIK IRUTEN Testuliburu eta bestelako baliabide pedagogikoak hautatzeko prozedura

testuliburuakKlaseko hezkuntza jardueran laguntzeko erabiliko dugun testuliburu eta bestelako materiala hautatzeko orduan, eta oro har ikastetxean emango den curriculuma finkatzeko orduan,informazio eta eztabaida prozesua zabaldu beharko litzateke ikastetxean. Azken batean, ikasturtero emango den curriculumak eta erabiliko den materialak, lotura zuzena izan beharko lukete ikastetxeko hezkuntza egitasmoarekin, eta egitasmo hori ikastetxeko hezkuntza komunitateak eztabaidatu eta onetsi beharko luke.

Testuliburu eta bestelako materiala hautatzeko prozesuan ez dute guztiek parte hartze bera izango, baina guztiek dute parte hartzeko eskubidea:

  • Argitaletxeen propaganda kanpainen gainetik, irakasleek informazioa eta formazioa izateko eskubidea dute. Testuliburuak eta bestelako materiala hautatzeko irizpideak landu beharko litzateke mintegietan, pedagogia batzorde eta bestelakoetan.

  • Gurasoek beren seme-alabek jasoko duten hezkuntzaren eta erabiliko duten materialaren gaineko informazioa izateko eskubidea dute. Era berean, iritzia emateko aukera izan beharko lukete.

  • Ikasleek ere iritzia emateko aukera izan beharko lukete. Ez genuke adin mugarik jarri beharko irizpide honi dagokionez, eskolatzearen une beretik ikasleek sentitu beharko lukete zer esanik badutela klasean landuko diren gaiei dagokionez. Mailetan gora joan ahala, erabakitzeko aukera hori zabalduz joan beharko litzateke.

Bestalde, badira ikastetxez gaindiko bi eragile afera honen gaineko beren ardurak hartu beharko lituzketenak:

  • Hezkuntza administrazioek autonomia pedagogikoa aitortu beharko lieke ikastetxeei, erabiltzen diren testuliburu eta materialarekiko kontrola egiteari uko eginez. Era berean, Euskal Curriculuma aintzat hartzen duten testuliburu eta materiala bultzatu beharko lukete, horien inguruko informazioa eskainiz. Azkenik, ikastetxeetan erabiliko diren testuliburuen doakotasuna bermatu beharko luke, hezkuntza merkatu arauetatik salbu mantendu beharko litzateke .

  • Ezin eska dakieke argitaletxeei testuliburuen merkatuan nagusitzeko lehian ibiltzea, azken batean horretan oinarritzen baita beren existentzia. Baina guztiz zilegia da bi gauza behintzat eskatzea: alde batetik, beren eskaintza gardentasunez, gehiegizko propagandarik gabe, aurkezten saiatzea; beste alde batetik, beren materiala egiteko orduan, Euskal Curriculuma aintzat hartzea.

Testuliburu eta bestelako materiala hautatzeko irizpideak

Honako proposamena, testuliburu eta bestelako materiala hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpideei dagokie. Gure ustez, hautaketa burutzeko orduan Euskal Curriculumari loturiko irizpideak lehenetsi beharko genituzke hezkidetzaren gaineko irizpideekin batera. Zentzu honetan, edozein material baina bereziki testuliburu bat hautatu behar dugunean, honako galdera hauek egitea komenigarria litzateke:

Testuliburuaren jatorria

  • Non sortua da liburua? Euskal Herrian, Espainian edo Frantzian?

  • Zein argitaletxek argitaratu du? Euskal Herriko argitaletxe batek, Espainiako batek edo Frantziako batek?

  • Euskaraz sortua izan da, edo erdaraz? Edo frantsesez?

Testuliburuaren lurralde-ardatza

  • Testuliburuaren arabera, zer da Euskal Herria?

    • Sei-zazpi herrialdez osaturiko herria.

    • Hiru herrialdez osaturiko herria edo unitatea. (EAE).

    • Ez da existitzen. Euskal herrialdeak, espainiar erkidego autonomoak (EAE eta NFK) edota Frantziar estatuko Pirinio Atlantikoen departamenduko zati dira.

  • Testuliburuaren arabera,, zer da Nafarroa?

    • Espainiako erkidego autonomoa.

    • Gaur egun, zati bat espainiar eta beste bat frantziar administrazioaren pean daukan euskal herrialdea; historikoki beste euskal lurraldeak bere baitan bildu zituena.

Toki eta izen erreferentziak

  • Nongoak dira testuliburuan azaltzen diren tokiak, herriak eta bestelakoak? ( Matematika, fisika eta geologian arreta berezia jartzea komenigarria da)

Edukiak

  • Euskal Herri osoa kontuan hartzen al da?

  • Mundu osoa kontuan hartzen al da, ala soilik Mendebaldea?

Mapak, argazkiak, marrazkiak, diagramak eta taulakk

  • Irudietan, zenbat gizon azaltzen dira? Eta zenbat emakume? Zein funtziotan azaltzen dira gizonak eta emakumeak?Zeintzuk agertzen dira lehenengo planoan eta zeintzuk bigarrenean?

  • Irudietan azaltzen diren pertsonetatik, zenbatek dute euskal zeinuren bat (agertzen diren tokia, janzkera, itxura)?

  • Munduko maparik azaldu ezkero, Ipar eta Hego hemisferioaren arteko oreka mantentzen al du?

  • Espainia eta Frantziako mapak azaltzen al dira? EAEkoak? NFKkoak? Euskal Herrikoak?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s