LABek IRUTEN dinamika aurkeztu du

irutenarriagaLAB Irakaskuntzako arlo ezberdinetako langileek agerraldia egin genuen atzo Bilboko Arriaga plazan. Bertan ‘Euskal hezkuntza sistema iruten’ dinamika aurkeztu genuen. LABek ezinbesteko jotzen du “Euskal Herriak egun, zein etorkizun hurbilean, behar duen hezkuntza eredua gaurdanik “iruten” hastea”. Azken urteotan garatutako oinarrietan aurrera egin nahi du sindikatuak: “Inposizioak salatzeaz gain, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea”.

Iruten dinamikaren helburuak
• Euskal hezkuntzaren xedeez gaineko hausnarketa burutu.
• Hezkuntzaren baitan biltzen garenon arteko esperientziak ezagutu.
• XXI. mendeari so Euskal Herriak behar duen eskola ereduaren gaineko adostas
unak bildu.
• Hezkuntza Sistema Propioaren bidean tresna eraginkorrak osatu

Dinamika honek hezkuntzaren baitako “objektu izatetik, subjektu izaterako jauzia” ematea du xedea. “Hezkuntzarekiko ditugun beharrak, nahiak, ametsak, … egingarriak diren heinean, ez dugu uste modurik aproposena hezkuntza sailei so geratzea denik; eurak zer esango zain.

Guk geuk, herritarrok ere burutu beharko genituzke hausnarketak eta eztabaidak, denon artean adosteko eta eraikitzeko Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredua”.

Ainhoa Etxaide: “Desobedientziari daukan balioa emanez eta baimenik eskatu gabe irekiko dugu biderik emankorrena”

Hezkuntza sistemaren eraikuntzan “protagonista” izateko nahia azaldu zuen Ainhoa Etxaidek agerraldian. “Eragile” izateko gogoa, “ez gaude instituzio eta gobernuen esku uzteko prest”. Etxaideren aburuz, “protagonista izango bagara, urrats bat eman dugulako da, gure ekimenez eta inori baimenik eskatu gabe”. “Gure ustez, gure ekimenez denok batera urratsak emanez, desobedientziari daukan balioa emanez eta baimenik eskatu gabe irekiko dugu biderik emankorrena”.

Praktika politiko eta sozial berriak irekitzeko dinamiken alde egin du Etxaidek eta bide horretan kokatu du ‘Iruten’ dinamika: “Askotan galdetu digute zein den aldarrikatzen dugun sindikalismo berritu hori. Gure ustez hau da, sindikalismoa langileekin egitea, etorkizunari begira egitea. Gure aldarrikapenek ibilbide gehiago dute herritar eta langileen artean instituzioetan baino. Tresnak eskaini behar ditugu aldarrikapen horien gainean urratsak emateko, praktika politiko eta sozial berriak irekitzeko. Hau da langileen zerbitzura dagoen sindikalismo bat eta ez agortuta dauden bestelako eremu batzuetan kateatuta dagoena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s