LAB euskal hezkuntza sistema IRUTEN

Badira nazio bat egituratzeko orduan funtsezkoak diren osagaiak; hezkuntza horietako bat da, baina hori baino gehiago ere bada. Hezkuntza nazio baten etorkizuna bermatzeko ezinbesteko tresna da. Belaunaldi berriek osatuko baitute biharko jendartea. Jasotzen duten heziketa nolakoa, biharko jendartea halakoa. Horrela,hezkuntza euskaldunak jendarte euskalduna sortuko du; hezkuntza askatzaileak, jendarte askea… 

LABk urrats berri bat eman nahi du bide horretan. Honako ekarpena egin nahi du, hain zuzen ere: Hezkuntza Sistema Propioa Iruten dinamika. Eta zergatik IRUTEN?

Bada, ezinbestekoa jotzen dugulako Euskal Herriak egun, zein etorkizun hurbilean, behar duen hezkuntza eredua gaurdanik iruten hastea. Gaurdaino, hamarkadaz-hamarkada, eskuz-esku landu dugun hari korda zahar horrek etorkizuna iruten jarraitzeko balio behar digulako, eta etorkizuna gure herriari jantzi berri bat lantzetik pasatzen delako.Bide honetan, azken urteotan garatutako oinarrietan aurrera egin nahi du LABk:inposizioak salatzeaz gain, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea.Maiz adierazi dugun bezala, desobedientzia ez delako ezetza adieraztea soilik, bide propioa ere jorratu behar baita.Horregatik gaurdanik hasi nahi dugu iruten etorkizuneko euskal estatuak izan behar duen gona berria, gona gorria.

Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak eta tresna eraginkorrak partitzeko asmotan bakoitzaren errealitatean oinarriturik habiatu nahi dugu dinamika hau. Betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Horregatik hezkuntza komunitatea osatzen dugun norbanako nahiz eragile ezberdinei zuzentzen gatzaizkizue zuen ekarpena ere funtsezkoa baita!

Izan ere, herri-ikuspegitik abiatutako tokian tokiko lan praktikoa funtsezkoa dela deritzogu. Eta elkarrekin (,ikasleak, irakasleak, gurasoak zein herritarrak; haur hezkuntza, lehen hezkuntza zein bigarrenekoak; unibertsitatekoak, ikastetxe batekoak zein bestekoak,musika eskola zein bestelako eragileak) urrats berriak emateko aukeran sinesten dugu.

Antolatu dugun dinamikaren helburuak honakoak dira:

  • Euskal hezkuntzaren xedeez gaineko hausnarketa burutu. Hezkuntzak, pertsonaren garapenean duen garrantziaz gain, herri baten nortasuna,historia,ohiturak ,finean, euskal kulturaren transmisioan eta eraberritzean jokatzen duen funtzioaz hausnartu.

  • Hezkuntzaren baitan biltzen garenon arteko esperientziak ezagutu. Asko gara egunerokoan hezkuntzarekin harreman zuzena dugunok. Alta, ez dugu inolako foro naturalik bakoitzaren esperientziak, zalantzak, iradokizunak partitzeko. Beraz, beharrezkotzat jotzen dugu norberak bizi duen esparrutik hezkuntzari bere ekarpena egitea. Hezkuntzaren ikuspegi integrala izatea beharrezkoa baita, urrats berriak emango baditugu.

  • XXI. mendeari so Euskal Herriak behar duen eskola ereduaren gaineko adostasunak bildu. Eskolak maiz XIX. mendeko edukiak irakasten ditu, XX. mendeko irakasleekin, XXI. mendeko ikasleei. XXI. mendeko Euskal Herriarentzat baliagarria izango den hezkuntza formulazio berria behar dugu, teoria eta praxiaren dialektikaren baitan eman beharko dena.

  • HSP bidean tresna eraginkorrak osatu. Txikitasunetik abiatuta bakoitzak bere eremuan HSP bidean ondar aletxoa jartzeko tresna praktiko eta eraginkorrak osatu. Eguneroko lan txikiak eta erabakiek ahalbidetzen baitituzte aldaketa handiak.

Dinamika honek hezkuntzaren baitako objektu izatetik, subjektu izaterako jauzia ematea du xedea. Hezkuntzarekiko ditugun beharrak, nahiak, ametsak…egingarriak diren heinean, ez dugu uste modurik aproposena hezkuntza sailei so geratzea denik; eurak zer esango zain. Guk geuk, herritarrok ere burutu beharko genituzke hausnarketak eta eztabaidak , denon artean adosteko eta eraikitzeko Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredua!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s